XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Geldi dagoen ura

Ur izoztua solido bihurtzen da.

Aldaketa hori 0¡-tan hasten da.

Ur solidoak likidoak baino leku gehiago okupatzen du, horregatik, izozten denean ur botilaren kristala apur dezake.

Munduko zenbait lurraldetan (Arktikoan, Antarktikoan) izotza inoiz ez da urtzen.

Izotz geruzak 4.000 m-ko lodiera eduki lezake.

Aire-korronte hotzak hodeiak osatzen ditzuten ur-tantak harrapatzen dituenean, ur solido bilakatzen dira: elur-malutak edo kazkabarra.

Uretan flotatzen duen ura

Izeberg batean urpean dagoen zatia kanpoaldekoa baino handiagoa da.

kondentsazioa

lainoa

ura

ur-lurrina

burbuilak

Ur ikustezina

Lehortzen esekitako erroparen ura desagertu egiten da, lurrindu egiten da.

Ur-lurrina airearekin nahasten den gas ikustezina da.

itsasoko uraren lurrinketa

dikea

itsasoa

Beroak eta aizeak lurrinketa bizkortu egiten dute.

Lurrazalean segundoko ur tonelada ugari lurrintzen dira.

Ur-lurrinak inguru edo aire hotza aurkitzen duenean, trinkotu eta ikusgai bihurtzen da: hodeiak, lainoa, ihintza...

Nola egin hodei bat?

Izotza metalezko erretilu batean jarri. Kristalezko ontzia ur beroz bete.

Ilunpetan eta linterna-argitan behatu.

Zenbat pisatzen du litro bat urek?

4 graduko tenperaturan eta itsas bazterrean, litro bat urek 1 kg pisatzen du. Ura izotz bihurtzen da 0¡-tan.

Zein tenperaturatan irakiten du?

Itsasertzean 100¡-tan ura irakiten jartzen da. 4.000 metrora berriz, urak 80¡-tan irakiten du.

Egia ote da gorputz batzuk uretan arinagoak direla?

Egia da, bai. Uretan pisu handiak errezago altxa daitezke, lagun bat ere errazago eraman daiteke...